euskaraespañol

Eguneko irudia

Konferentzia

Emmy Noether eta simetriaren kontzeptua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/13 Noiz arte: 2014/12/22, 19:30 - 13:33

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Emakumeek zientzia egiten dute

Deskribapena

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortan, Aljebrako katedradun Pilar Bayer mintzatuko da fisika teorikoan matematikarien eraginaz.

Ostegunean, azaroak 13, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) "Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortaren baitan, Bartzelonako Unibertsitateko Aljebrako katedradunak, Pilar Bayer Isant-ek, "Emmy Noether y el concepto de simetria" hitzaldia eskainiko du. Bilboko Udalekin batera, UPV/EHUko irakasle Marta Matxok eta María Jesús Irabienek azaroaren ostegunero egiten diren berbaldiak antolatu dituzte. Zientzia-emakumeen bizitza eta lana gogoratzea du helburu hitzaldi-sortak.

Mintzaldian, Pilar Bayerk Amalie Emmy Noether-i buruz hitz egingo du, "garai guztien matematikaririk onena" esaten duen bezala katedradunak. Bere ekarpen zientifiko garrantzitsuenetako  bat "Noether-en teorema" da, simetriaren kontzeptura lotuta eta gaurko mekanika kuantikoko tratatuetan dago.

Sarrera doan izango da.

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:

  • Ostegunean, azaroak 20, "Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencias a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Martín Bravo (fisikoa) eta Dorotea Barnés González (kimikoa)". Carmen Magallón Fisikan doktorea. Zaragozako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplina askotako Mintegikoa
  • Ostegunean, azaroak 27, "Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores". Susana Eva Martínez, Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea eta antzezlea. Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) institutuaren sortzailea eta zuzendaria

Informazio gehigarria