euskaraespañol

Eguneko irudia

Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza Masterrak 25. urteurrena ospatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/28 Noiz arte: 2015/01/16, 14:03 - 14:03

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 28, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza Masterrak 25. urteurrena ospatuko du.

Ekitaldiak ikaskide zaharrak elkartzeko balio nahi du, eta egun hau elkarrekin ospatzeko eta gozatzeko. Hala, marketineko profesionalak, unibertsitateko irakasleak eta nolabait 25 urte hauetan masterrarekin zerikusia izan duten lagunak elkartuko dira: Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Amaia Maseda, Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea; Marisol Aguirre, Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza Masterreko zuzendaria; Iñigo Ocáriz, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea eta masterreko ikasle ohia eta Isidoro Beltrán, IMQ Mediku Seguru Agentziaren zuzendaria eta ikasle ohia, besteak beste. Sarrera librea, baina aurretik izena eman beharko da, hemen.