UPV/EHUko IV. Meatze-Foroak bilduko ditu sei autonomia erkidegotako ordezkariak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/27 Noiz arte: 2015/01/08, 10:00 - 08:45
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Jardunaldiaren ardatz nagusia meatzaritzaren eta hidrokarburoen ustiapena da.
Ostegunean, azaroak 27, 10:00etan UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) "UPV/EHUko IV Meatze-Foroa" egingo da, non sei autonomo erkidegotako ordezkariak bilduko diren. Hauek izango dira: Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Meatzaritzaren sektoreko teknikari, ustiatzaile, erakunde eta administrazioen arteko harremanak urtero elkartzeko asmoz jaio zen foro hori. Ponentziak meatzaritzan eta hidrokarburotan ardaztuta egongo dira.
Sarrera doan da, plazak mugatuak izan arren. Bertaratze-ziurtagiria emango da eta aukera askeko 0,5 kreditu.
Informazio gehiago eta izena ematea: Cristina Avilés: cristina.aviles@ehu.es
EGITARAUA
- 9.40 - 10.00 : Parte-hartzaileei harrera.
-
10.00 - 10.05 : Ongietorria eta sarrera.
- H . Fernandes . Garapeneko zuzendaria. Bizkaiko Campusa. UPV/EHU.
- C. Avilés. Meatzaritzari buruzko Foroaren zuzendaria. Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Saileko irakaslea. UPV/EHU.
-
10.05 - 10.50 : Hasierako hitzaldia. "Iraul-kamioiekin garraiatzea meatzaritza ustiapenetan: azken berrikuntzak eta optimizazio estrategiak".
- Carlos López Jimeno. Industria, Energia eta Meatzeen zuzendari nagusia. Madrilgo Erkidegoa. Madrilgo Meatzeen IGETko katedraduna.
-
10.50 - 11.10 : "Meatzaritza arloko autonomia politikak, epe labur eta ertainera".
- Fernando Javier Rodríguez Puertas. Berrikuntza eta Industria ko zuzendari nagusia. Kantabriako Gobernua.
-
11.10 - 11.30 : "Haustura hidraulikoa erabiltzen duten proiektuei lotutako esperientzia aitzindariak Burgosen. Egoera administratiboa , soziala eta teknikoa".
- Mariano Muñoz Fernández. Burgoseko Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Zerbitzuko burua. Gaztela eta Leongo Junta.
- 11.30. - 12.00 : Atsedenaldia.
-
12.00 - 12.20 : "Zuzendari fakultatiboen eta prebentzio zerbitzuen parte-hartzea meatzaritzako praktika egokietan".
- Jesús Lasa Equiza. Energia, Meatzeak eta Industria Segurtasuneko zuzendaria. Nafarroako Gobernua.
-
12.20 - 12.40 : "Espainiaren parte-hartzea Minerals 4Eu proiektuan".
- Carmen Marchán Sanz. Baliabide Geologikoen Ikerketa Saila. Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua. IGME.
-
12.40 - 13.00 : "Euskal-Kantabriar arroa" (CVC). Eginiko esplorazioak eta hidrokarburoen potentzialtasuna".
- Juan García Portero. Euskadiko Hidrokarburoen Elkartea (SHESA). EVE taldea.
-
13.00 - 13.20 : "Ezbehar tasa meatzaritza industrian".
- Madariaga Laborategi Ofiziala. LOM.
- 13.20 - 13.45 : Mahai-ingurua.
- 13.45 : "Meatzaritzari buruzko Foroaren" amaiera.