euskaraespañol

Eguneko irudia

Konferentzia

"Linda D.B. Buck. Perfumeez, usainez eta kiratsez", Susana Eva Martínezen hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/27 Noiz arte: 2015/01/08, 19:30 - 12:42

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorta

Linda D. B. Buck, 2004an Medikuntzako Nobel Saria

Deskribapena

Emakumeek zientzia egiten dute mintzaldi-sortaren azken hizketaldia izango da, eta Medikuntzako Nobel Sariak usaimen-sistemari buruz egindako ikerketak azalduko ditu.

Ostegunean, azaroak 27, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo), Emakumeek zientzia egiten dute hitzaldi-sortaren baitan, Susana Eva Martínezek, Biokimikako eta Biologia Molekularreko doktoreak, Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores (Linda D.B. Buck. Perfumeez, usainez eta kiratsez) hitzaldia eskainiko du. Bilboko Udalarekin batera, UPV/EHUko irakasle Marta Machok eta María Jesús Irabienek azaroan ostegunero egin diren berbaldi hauek antolatu dituzte. Emakume zientzialarien bizitza eta lana gogoratzea izan du helburu hitzaldi-sortak.

Nola antzematen ditugu usainak eta nola aldatzen dute gure portaera? Galdera hori izango da hitzaldiaren aitzakia, eta hortik abiatuta, Linda D. B. Buck-ek -2004an Medikuntzako Nobel Saria- usaimen-sistemari eta usain-hartzaileei buruz egindako ikerketak aztertuko dira.

Linda D. B. Buck-en lanak gure bizitzan usainak duen garrantziaz jabetu gaitezen lagundu du; hots, gure identitatearen adierazgarri eta gure fisiologia eta portaeraren baldintzatzaile bezala Sarrera doan izango da.