"Kristalean zehar: Argilunak dituen historia, Nobel sariz betetakoa", Martín Martínez Ripollen mintzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/27 Noiz arte: 2015/01/16, 13:51 - 13:51
Deskribapena
Ostegunean, azaroaren 27an, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Oteiza Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Martín Martínez Ripollek, CSIC-eko ikertzailea, Kristalean zehar: Argilunak dituen historia, Nobel sariz betetakoa'izeneko mintzaldia eskainiko du. Sarrera doan da.
Kristal moduan osatuta dagoen materiaren osagaiak eta formak ikertzea ahalbidetu zuten aurkikuntza zientifiko harrigarriak lortu ziren XX. mendean. Orduan hasi zen kristalografia modernoa.
Azken 100 urteotan etengabe garatu ondoren, kristalografia materialen, sinpleak edo konplexuak, egitura atomikoa eta propietateak aztertzeko diziplina liderra bihurtu da, eta zientziaren mugako hainbat eremutan aurrera pausoak eman ditu, materia kondentsatuaren Fisika eta Kimikatik hasi eta Biologia eta Biomedikuntzaraino.
Mintzaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzeko antolatu duen kristalografia eta X izpien inguruko zikloko azkena izango da.