Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguneko ekitaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/24 Noiz arte: 2014/11/25, 11:30 - 11:00
Deskribapena
Astelehenean, azaroak 24, 11:30ean, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juana Agirrezabala Aretoan (Sarriena Auzoa, z/g, Leioa) Eusko Jaurlaritzako Agintzari zerbitzuko teknikari eta giza- hezitzaile Mentxu Hernandok eta UPV/EHUko Soziologia irakasle Mila Amurriok eskainiko dute gaurko genero indarkeriari buruzko egoer gizartean. Mentxu Hernandok "Violencia de género: luces y sombras" hitzaldia emango du, non azalduko duen momentu hauetan zein motatako telefono-deiak jasotzen diren eta arreta eskatzen den. Bestalde, "Genero indarkeria eta gazte unibertsitarioak" izenburupean Mila Amurriok aztertuko du nola ikusten duen gazteriak generoarekin lotutako gaiak. Mintzaldiak bukatu ostean, galdeketa eta eztabaidaren txanda bat irekiko da.
Asteartean, azaroak 25, 11:00etan, UPV/EHUKo Areto Nagusian (barrio Sarriena z/g. Leioa) Nagore dokumentala proiektatuko da. 2008ko San Fermin jaietan Erizaintzako ikaslearen erailketari buruz doa filma. Pelikula ikusi ondoren Helena Tarberna zine-zuzendariak parte hartuko du irekiko den debatean. Jardunaldian Nagoreren kasuari buruz gogoeta egingo dute eta, halaber, pelikularen zuzendariak azalduko du nola egin zuen dokumentala.
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Berdintasun Batzordeak antolaturiko ekitaldi biek "Gogora ekarri berriz gerta EZ dadin!!! leloa dute, eta Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren oroitzapena egiteko izango dira.