euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Adierazpen-askatasunaz, memoria historikoaz eta kultura-aniztasunaz jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/19 Noiz arte: 2014/11/20, 16:30 - 16:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 19, eta ostegunean, hilak 20, 16:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) egingo dira "Adierazpen-askatasuna, memoria historikoa eta kultur-aniztasuna" titulupean duen jardunaldiak. Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko ataleko Administrazio Zuzenbidea Sailak antolatu du topaketa.

Jardunaldietan, Pau-ko Unibertsitateko eta UPV/EHUko irakasleek parte hartuko dute Topaketa hori Cartooning for Peace erakusketarekin batera egingo da. Esposizio horrek biltzen ditu tolerantzia eta adierazpen-askatasuna ardatz nagusia duten karikaturak eta nazioarteko prentsako marrazkilariek egin dutenak.

Jardunaldiaren egitaraua

Asteazkenean, azaroak 19

  • 16:30: Aurkezpena. Jean-Pierre Massias (Pau-ko Unibertsitatea). Iñaki Lasagabaster (UPV/EHU)
  • 16:45: Genozidio kontzeptuaren inguruan. Jon Landa (UPV/EHU). Rhuandako Genozidioa. Magali Besse (Pau-ko unibertsitatea)
  • 18:30: Adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna: gatazkatsuak diren gai batzuen aipamena Agustín García Ureta (UPV/EHU)
  • 19:00: Adierazpen askatasuna eta genozidioaren ukapena Iñigo Lazkano (UPV/EHU)
  • 19:30: Memoria eta historia: bere erabilera politikoari buruzko aipamena. Iñaki Lasagabaster (UPV/EHU)

Ostegunean, azaroak 20

  • 16:30:
    • Adierazpen askatasuna eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia. Unai Aberasturi (UPV/EHU)
    • Adierazpen askatasuna eta Konstituzio Auzitegi. Nieves Arrese (UPV/EHU)
    • Adierazpen askatasuna eta Auzitegi Gorena. Jose Ignacio Cubero (UPV/EHU)
    • Adierazpen askatasuna eta beste Auzitegi batzuk. Maite Uriarte (UPV/EHU)
  • 17:30 Adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak. Iñigo Urrutia (UPV/EHU)
  • 18:30 Adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak Eneritz Zabaleta (Pau-ko Unibertsitatea)