euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia

"Burmuineko GPS-a: nola orientatzen gara espazioan", hitzaldia eta mahai-ingurua Carlos Matuterekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/12 Noiz arte: 2014/12/22, 19:00 - 12:13

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 12, 19:00etan, AlhóndigaBilbaoko Bastida gelan (Arriquibar plazan, 4. Bilbo) UPV/EHUko Neurozientzien Saileko katedradunak eta Achucarro Basque Center for Neuroscienceko zuzendari zientifikoak, Carlos Matutek "Burmuineko GPSa: nola orientatzen gara espazioan" hitzaldia eta mahai ingurua eskainiko du. Ekintza hori Zientziateka jardueraren baitan dago. Zientziateka hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok antolatzen dute gaurkotasun-zientzia hedatzeko.

2014ko Fisiologia eta Medikuntzako Nobel sariak hiru ikertzaile saritu ditu burmuinaren posizionamendu espazialeko sistema osatzen duten neurona-multzoak aurkitu izanagatik, 'burmuineko GPS-a' esaten zaiona. Nahiz eta konturatu gabe, etengabe erabiltzen dugu orientatzeko gaitasuna. Funtzio horretan espezializatuta dauden neurona batzuk zuzentzen dute barruko iparrorratz hori, zeinek burmuinaren elkarrekin lotuta dauden bi eremutan dauden: hipokanpoa eta kortex entorrinala. Egitura horietan gure ingurunearen buruko mapan osatzen dira, eta espazioan mugitzeko erreferentzia-puntuak eratzen dituzte, abaraska edo sareta moduko bat osatzen. Aurkikuntzaren balio intelektualez gain, burmuineko GPS-a aurkitzeak garrantzia kliniko handia du, neurona horiek dituzten eremuak baitira, hain zuzen ere, Alzheimer gaitzarekin kaltetzen den lehenetariko bat. Ondorioz, orientazio-galera da gaitz horren lehenengo sintometako bat.

Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.