-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Emakumearen lagunik onena diamantea ote da?
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/27, 19:30 - 19:30
Zikloa
"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorta
![](https://ehu.eus/documents/10136/3843615/ellas+hacen+ciencia.jpg/17994776-51be-4eb2-9ebd-549c4dcc2032?t=1416841364000)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 6, 19:30ean Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) UPV/EHUko Irakasle Eskola eta Gizarte Hezkuntzako irakasle eta geologo Lola Fernández Alonsok "Emakumeek zientzia egiten dute. 2014" hitzaldi-sorta irekiko du. Mintzaldia hau izango da: "De mujeres y piedras. Diamonds are a girl's best friend?". Marta Machok eta María Jesús Irabienek, UPV/EHUko irakasleek, antolatu dute hitzaldi-sorta hori, Bilboko Udalarekin batera. Azaroko ostegunetan egingo da eta helburu hau da: Emmy Noether, Felisa Martín Bravo, Dorotea Barnés edo Linda Buck emakumeen lana eta bizitza gogoratzea; azken finean, biologian, fisikan, geologian, matematikan eta kimikan emakumeek egindako ekarpenak aitortu.
Lola Fernándezek "De mujeres y piedras. Diamonds are a girl's best friend?" izenburupean hitzaldia eskainiko du. Harribitxiak harro erakusten dituzten emakumeen irudia oso arrunta da; aitzitik, pertsona gehienek ez dute erraz irudikatzen emakume bakarti bat landan mailu batekin harriak jotzen; nahiz eta haiek ere lurraren iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz erantzunak bilatzen aritu diren, hots, Geologia egiten.
"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:
- Ostegunean, azaroak 13, "Emmy Noether y el concepto de Simetría". Pilar Bayer Isant Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Aljebrako katedraduna.
- Ostegunean, azaroak 20, "Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencias a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Martín Bravo (física) eta Dorotea Barnés González (química)". Carmen Magallón Fisikan doktorea. Zaragozako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplina askotako Mintegikoa
- Ostegunean, azaroak 27, "Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores". Susana Eva Martínez, Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea eta antzezlea. Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) institutuaren sortzailea eta zuzendaria