UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen inaugurazioa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/05 Noiz arte: 2014/11/24, 11:00 - 15:27
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 5, 11:00etan, AlhóndigaBilbaoko atrioan (Arrikibar plaza 4, Bilbo), UPV/EHUren hamalaugarren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko da. Ekimen hau azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da aldi berean Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.
Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, gai hauek sorrarazten dituzten errezeloak eta beldurrak eraitsiz.
Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza 38 stand, 22 tailer eta 16 txangoz osatuta egongo da. Gainera, aurten, zientzia-ikuskizun bat (hiru hiriburuetan ospatuko dira saioak), argazki lehiaketa bi eta berrogeita hamar pieza tipografikoren bidez zientziari buruzko 50 aipu ospetsu jasotzen dituen "Alfabetatze zientifikoa" erakusketa ere izango dira Zientzia Astean.
Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
- José Luis Sabas, Bilboko Udaleko alkateordea
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea