Prentsaurrekoa, Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa aurkezteko
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/03 Noiz arte: 2014/11/24, 11:00 - 16:26
Deskribapena
2013-2014 ikasturtean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean titulua eskuratu duten ikasleen 55 artelan eta 241 dosier erakutsiko dira.
Astelehenean, azaroak 3, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), prentsaurrekoa eskainiko da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa aurkezteko. Bertan, 2013-2014 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira.
2013-2014 ikasturtean, Fakultate honetan 241 ikaslek eskuratu zuten titulua (92 Arteko Graduan, 52 Sorkuntza eta Diseinuko Graduan, 14 Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Graduan eta 83 Arte Ederren lizentziaturan).
Erakusketak Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak beteko ditu ikasleek sortutako lanen 55 pieza aukeraturekin eta 241 dosierrekin. Erakusketa astelehenetik, hilak 3, asteazkenera, hilak 5, bitartean ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoan, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera librea izango da.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
- Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
- Natxo Rodríguez, Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordea
- Ikasleak, erakutsiko diren Gradu Amaierako Lanen egileak.