-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa
2013-2014 ikasturtean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean titulatu diren ikasleen artelanen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2014/11/03
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/02Arte+edrrak+02.jpg/b918cd44-545b-41fb-a5ac-f318c6bbcb4c?t=1416305746000)
Bizkaia Aretoko (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa hartuko dute gaur, astelehena, hasi eta asteazkenera, hilak 5, bitartean. Bertan, 2013-2014 ikasturtean zentro honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira.
Erakusketak Bizkaia Aretoko lehen solairu osoa beteko du (Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak) ikasleek sortutako lanen 55 pieza aukeraturekin eta 241 dosierrekin. Erakusketa astelehenetik, hilak 3, asteazkenera, hilak 5, bitartean ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoan, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera librea izango da.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak, Natxo Rodríguez Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordeak, eta erakusketa osatzen duten Gradu Amaierako Lanen egileak diren hainbat ikaslek.
Lauzirikak adierazi duenez, "gure ikasle eta irakasleen lanekin hainbat erakusketa antolatzen ditugu urtean zehar, baina lehen aldia da ezaugarri berezi hauek dituen bat antolatzen dituena. Gure ikasleek aurkezten dituzten lanen bitxitasuna kontuan izanda, uste dugu lan horiei bai alde sozialetik zein alde akademikotik aintzatespena emateko modurik onena erakusketa formatuan azaltzea dela".