Santiago Grisolíak UPV/EHU bisitatuko du, irakasle eta Euskal Herriko Medikuntza Akademiako kideek gonbidatuta
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/31 Noiz arte: 2014/11/25, 11:00 - 11:11
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
'Lo que sabía y lo que no sabía el premio Nobel Severo Ochoa' hitzaldia eskainiko du.
Ostiralean, urriak 31, UPV/EHUk Medikuntzako doktore Santiago Grisolía (Valentzia, 1923) hartuko du. Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakasle eta Euskal Herriko Medikuntza Errege Akademiako kideek antolatu dute bisita.
Medikuntzako doktore Santiago Grisolía (Valentzia, 1923) Severo Ochoa Nobel saridunaren dizipulu eta kolaboratzailea izan zen. Ikerkuntzan eta irakaskuntzan lan eskerga egin du Europako eta Ameriketako hainbat herrialdetan. Biokimika eta Biologia irakaslea izan zen Kansas, Chicago eta Wisconsineko unibertsitateetan. Unescoren Giza Genomaren proiektuaren zuzendaria izan da. 1988an UPV/EHUk honoris causa doktore izendatu zuen eta 1990an Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzea saria jaso zuen. Halaber, Euskal Herriko Medikuntza Akademiako lehen ohorezko kideetako bat da.
Iñaki Goirizelaia errektorearekin egon ondoren, Grisolía irakasleak, 11:00etan, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko gradu aretoan, "Lo que sabía y lo que no sabía el premio Nobel Severo Ochoa" hitzaldia eskainiko du. Arratsaldean, Medikuntza Fakultatean bertan Euskal Herriko Medikuntza Akademiaren ohorezko kidearen domina eta diploma jasoko du.
Euskal Herriko Medikuntza Akademia Medikuntza Akademia Nazionalaren barruti akademietako bat da. Hogei bat akademiko oso ditu eta bere egoitza UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean dago.