-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
"Alfabetatze zientifikoa" erakusketa, zientziari buruzko 50 aipu ospetsu gogoeta egiteko
Diseinu hauek UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen irudia dira
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/30
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/zCarteles.jpg/76fded0b-9999-4935-a6fa-d194467eb808?t=1416490241000)
Datorren asteazkenean, azaroak 5, "Alfabetatze zientifikoa" erakusketa inauguratuko da AlhóndigaBilbaon. Berrogeita hamar pieza tipografikoren bidez, zientziari buruzko 50 aipu ospetsu jasotzen ditu erakusketa honek. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko -Letraz- Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko kideak diren Eduardo Herrera, Leire Fernández eta María Pérez dira. Diseinu horiek, gainera, azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko den UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen irudia dira.
Egileek adierazi dutenez, "erakusketa honek ibilbide bisual bat proposatzen du zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko aipu ospetsuen hautaketa baten edukia argitzeko galdera bisualen labirinto batean barrena". "Nahita -gaineratu dute-, irudiaren bitartez, zientziaren berezko funtsari buruzko hausnarketa bat proposatu nahi dugu. Horretarako, jakin-mina pizteko, azalpen posibleak pentsatzeko, galderak egiteko, ikusten dugunaren kausak aurkitzen saiatzeko, zirrikituak argitzeko eta ezagutzak eskuratzeko prozesuaz gozarazi nahi dugu".
Erakusketa honetako aukeratuak izan diren aipu guztiak pertsonai garrantzitsuek esandakoak dira, hala nola, Albert Einstein, Stephen Hawking, Marie Curie, Pedro Miguel Etxenike, Isaac Asimov edo Steve Jobs-ek, besteak beste.
Ibiltaria izango da erakusketa eta hiru hiriburuetan izango da ikusgai. Hauxe da egutegia:
- Azaroaren 5etik 9ra, AlhóndigaBilbaon.
- Azaroaren 10etik 18ra, UPV/EHUko Arabako Campuseko Elurreta eraikinean.
- Azaroaren 19tik 25era, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan.
- Azaroaren 26tik abenduaren 12ra, Bilboko Bizkaia Aretoan.
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak liburu/katalogo bat argitaratuko du "Alfabetatze zientifikoa" erakusketaren edukiarekin. Bertan, 50 diseinu grafikoez gain, aipu bakoitza eta beraien autoreak testuinguruan jartzeko azalpenak ere erantsiko dira.