euskaraespañol

Eguneko irudia

Esklerosi anizkoitzaz dibulgaziozko jardunaldia, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/29 Noiz arte: 2014/11/25, 13:00 - 12:50

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ikastegian 'Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak' argazki erakusketa ere egongo da irekita.

Asteazkenean, urriak 29, 13:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko areto nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Medikuntza eta Odontologia Fakultateak eta Esklerosi Anizkoitzaren Euskal fundazioak esklerosi anizkoitzaz jardunaldi bat antolatu dute. Aldi berean, 'Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak' erakusketa ikus daiteke Fakultatean azaroaren 11ra arte.

Gaixotasunari eta egindako azterlanei buruz hitz egingo dute UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologiako bi irakasle hauek: Mar Mendibe (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatearen burua) eta Alfredo Rodríguez-Antigüedad (Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua). Hitzaldiak hauek izango dira: 'La Esclerosis mútiple: una enfermedad entre la inflamación y la nero-degeneración' eta 'Investigación en Esclerosis Mútiple: sus consecuencias'. Jardunaldian, duela sei urte gaitza diagnostikatutako Leire Avellanalek ere parte hartuko du. Medikuntzan lizentziadun Leire Avellanal bere esperientziaz mintzatuko da.

Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean 'Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak' erakusketa irekia egongo da azaroaren 11ra arte. Erakusketan ikus daitezkeen argazkiek neurologo, senide eta gaixoen egoera islatzen dute lanean, familian edo osasun zentroetan. Enrique Moreno Esquibelek egin zituen argazkiak, gaixotasunaren errealitatea erakusteko.