-
Teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen 2024ko LEP onartu du UPV/EHUk
-
In memoriam: Eduardo Angulo
-
11-12 urtekoek smartphoneak nagusiki hitz egiteko erabiltzen dituzte
-
Hondakin organikoak murriztearen garrantziaz DBHko ikasleak ohartzeko proiektua
-
Usteak erdia ustel, baita euskararen historian ere
Zigor zuzenbideaz, bioetikaz eta kontzientzia objekzioaz hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/28 Noiz arte: 2014/11/25, 10:15 - 13:15
Deskribapena
Pedro J. Montano katedradun uruguaitarrak eskainiko du Unibertsitate arteko Zuzenbideko eta Giza Genomako Katedrak antolatutako berbaldia.
Asteartean, urriak 28, 10:15ean, Zuzenbideko Fakultatea-Bizkaiko Ordezkaritzako Ikasgelategi II-ko Rosetón gelan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedradun Pedro J. Montanok eskainiko du 'Objección de conciencia: entre la Bioética y el Derecho Penal' hitzaldia. Unibertsitate arteko Zuzenbideko eta Giza Genomako Katedrak berbaldia antolatu du. Besteak beste, erantzukizun medikoan eta zientifikoan, eta zigor zuzenbidean aditua da Pedro J. Montano.
Ekitaldian Zigor Zuzenbideko katedradun eta Unibertsitateko arteko Zuzenbideko eta Giza Genomako Katedrako zuzendari Carlos María Romeok, Estatuaren Eliza Zuzenbideko irakasle Igor Minteguik eta Zigor Zuzenbideko irakasle eta Katedrako ikertzaile Pilar Nicolásek ere parte hartuko dute.
Hitzaldira joateko inskripzioak posta elektronika honen bidez egin ahal izango dira: catedra.derechoygenoma@ehu.es