euskaraespañol

Jardunaldia

Enpresen Sorkuntzarako Nazioarteko IX. Unibertsitate Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/22 Noiz arte: 2014/11/26, 16:00 - 14:52

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 22, 16:00etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hainbat adituk parte hartuko duten Enpresen Sorkuntzarako Nazioarteko IX. Unibertsitate Jardunaldiak: enpresa eragileen esperientzia pertsonalak  egingo dira. Hizlarien artean izango dira: Daniel Barquero, ESERP Business School-eko zuzendari nagusia; Álvaro Simón, EBN-eko (Enpresen eta Berrikuntzen Europako Zentroak) presidentea eta BIC Euronova-ren zuzendari nagusia; Mario Martínez de Butrón, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoa; Óscar Martínez, Marbella International University Centre-ko dekanoa.

Sektore desberdinetako enpresarien esperientziak ikasleei, eta oro har interesa duten guztiei, hurbiltzea du helburu ekimenak; baita enpresen sorkuntza bultzatzea ere. Jardunaldiaren amaiera jardunaldien zuzendarien eskutik izango da: Javier Maqueda, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko katedraduna eta Javier Viaña, UPV/EHUko irakasle eta abokatua. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.

Jardunaldia irekiko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko erretoreordea
  • Izaskun Artetxe García, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapena Saila, Enpresak Sustatzeko zerbitzu burua