Bizkaiko Esperientzia Gelek ikasturtea irekiko dute Miguel Ituarte piano-jotzailearekin
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/06 Noiz arte: 2014/12/01, 10:30 - 08:45
Kokapena
Erdiko Patioa - Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, urriak 6, 10:30ean, UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletako Areto Nagusian (Banco de España kalea, 2. Bilbo) 2014/15 ikasturtearen hasiera ekitaldia egingo da. Aurten, Miguel Ituarte pianistak "Beethovenen piano obra, azterketa musikal eta instrumental arretatsua" kontzertu-hitzaldia eskainiko du inaugurazioan. Kontzertuan, obra hauek joko ditu: re maiorreko Opus 10 zenb.3; fa minorreko Opus 57 ("Appassionata"); mi maiorreko Opus 109.
Miguel Ituarte (Getxo, Bizkaia, 1968). Bilboko, Madrilgo eta Amsterdameko goiko kontserbatorioetan ikasi zuen, Isabel Picaza, Juan Carlos Zubeldia, Almudena Cano eta Jan Wijn musikariekin. Bestalde, "Jaén", "Ferrol" eta "Fundación Guerrero" nazioarteko lehiaketetako lehenengo sariak jaso ditu, besteak beste. Orain dela gutxi, Bachen "El clave bien temperado" musika-lanaren grabazioa egin du, eta Beethovenen sonata guztien seriea aurkeztu du. Gaur egun, Cecilia Lavilla Berganza sopranoarekin lan egiten du eta 2001ean Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia Musikene sortu zenetik piano irakaslea da.
Ekitaldiaren egitaraua:
- Alfonso Unceta Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendariaren agurra
- Loli Arostegui Geletako ikaslearen ongi-etorria
- Kutxabankeko Unibertsitateetarako arduradun Eduardo Villarroelen hitzak
- UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreorde Carmelo Garitaonandiaren ikasturtearen hasiera ofiziala
- Kontzertu-hitzaldia: Beethovenen piano obra, azterketa musikala eta instrumentala, Miguel Ituarte pianistak gidatu eta interpretatuta