Eskoziako independentzia erreferendumaren emaitzei buruzko Jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/25 Noiz arte: 2014/12/01, 11:00 - 11:54
Kokapena
Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, irailak 25, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Oteiza gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Eskoziako independentzia erreferendumaren emaitzei buruzko Jardunaldia" burutuko da, UPV/EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta EHUgunea, Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko elkarguneak, antolatuta. Sarrera librea eta doan izango da.
Jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko dute Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia diputatuak, Joxe Ramón Bengoetxea, EHUguneko zuzendariak, eta Kepa Sodupe, Nazioarteko Ikasketen Katedrako zuzendariak.
Eskoziako independentzia erreferendumaren emaitzei buruzko Jardunaldiaren egitaraua bi zatitan banatuta egongo da. Lehen zatian, 11:00etatik 12:30ak bitartean, hiru hitzaldi eskainiko dira:
- "Proceso hacia el referéndum de independencia y valoraciones de los resultados". Joxe Ramón Bengoetxea, EHUguneko zuzendari eta Zuzenbidearen Filosofian katedraduna UPV/EHUn.
- "La U.E. ante la ampliación interna". Juan José Álvarez Rubio, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna UPV/EHUn.
- "Consecuencias del resultado del referéndum". Xavier Solano i Bello, Eskoziako Alderdi Nazionalaren (Scottish National Party) aholkularia Britainia Handiko legebiltzarrean.
Eta ondoren, Jardunaldiaren bigarren atalean mahai inguru bat egingo da eta, tarte horretan, ikus-entzuleek hizlariei galderak eta hausnarketak egiteko aukera izango dute. Ekitaldia 13:15etarako bukatuko dela aurreikusten da.