euskaraespañol

Ikastaroa: 'Krisi Globalaren aurrean, aldaketa bizikletaz dator...'

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/18

Calcuta Ondoan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen, Zero Pobrezia Donostiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lakidetzarekin, 'Krisi Globalaren aurrean, aldaketa bizikletaz dator...' izeneko ikastaroaren bosgarren edizioa antoladu du. Jarduera urriaren 14 eta 29 bitartean, 16.30etatik 20.00etara, aipatutako ikastegiko paraninfoan izango da.

Ikastaroaren helburuak dira: " produkzio-sistemaren eta kontsumo hegemonikoaren ondorio sozialak eta ingurumenekoak aztertzea, eta horien gainean gogoeta egitea; salatzea sistema honek lapurreta bat estaltzen duela, naturarekiko eta planetako herritar ahulenekiko lapurreta alegia; natura menderatzearen eta emakumeak menderatzearen artean zer erro eta arrazoi komun dauden ikustea; zibilizatze-eredua zalantzan jartzea; horretarako, bizitza berriz ere sistemaren ardatzean jartzen duten proposamenak zein diren jakitea eta aldaketa-eragile gisa parte hartzea horien inguruan, bizitzea merezi duen bizitza bat eraikitzeko".

Izena emateko epea 2014ko urriaren 8an amaitzen da.

Matrikula: 10€ urriaren 1a arte eta 20€ Urriaren 1tik 8ra
Murriztua ikasle eta langabeentzako: 10€
(jardunaldi askeren batean parte hartzeko ez da matrikula ordaindu behar, baina izena eman behar da)
*Konbalidazioa: Hautazko eta aukera askeko kredituekin konbalidagarri gutxienez saioen %80ra etortzen diren UPV/EHUko ikasleentzat.

Argibideak: 943 43 18 49 / edurne@calcutaondoan.org / www.calcutaondoan.org