"Invisible Express" lehiaketaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/18 Noiz arte: 2014/12/01, 11:00 - 12:48
Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, irailak 18, 11:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 41 gelan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), "Film Sozialak" Nazioarteko Zinema Ikusezina 6. Jaialdiaren zuzendaria Carlos Vázquezek aurkeztuko du "Invisible Express" film laburren 2. lehiaketa. UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Kultura Communication y Desarrollo elkarteak antolatu duten sariketan Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek har dezakete parte, banaka edo taldeka.
Norgehiagokaren inskripzioa urriaren 5ean amaituko da. Lanak Bilboko "Film Sozialak" jaialdian proiektatuko dira, urriaren 6tik 13ra bitartean. Festibalean bi sari emango dituzte: 1.000 eurokoa, epaimahaiarena; eta, publikoarena, 500 euroko saria. Pelikula saridunak amaitzeko ekitaldian proiektatuko da.
"Invisible Express" lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko tresnen erabilera sustatzea unibertsitate-komunitatearen barruan, balio positiboak eta elkartasunezko ereduak transmititzeko. Aldi berean, norgehiagoka horrek Bilboko "Film Sozialak" jaialdiaren helburua ere partekatzen du: giza eskubideen urraketak erakutsitako lan independenteen berri ematea.
Izena ematea
Izena-emateko: info@kcd-ongd.org