euskaraespañol

Eguneko irudia

Angolako emakumezkoen saskibaloi selekzioa UPV/EHUkoarekin lehiatu da

Afrikako txapeldunek Azu Muguruzak entrenatzen duen taldearen aurka lagunarteko bi partidu jokatu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/17

UPV/EHUren saskibaloi taldeko neskek Angolako selekzioaren aurka lagunarteko bi partidu jokatu dituzte. Angolako selekzioa egungo Afrikako txapelduna da eta bira bat burutzen ari da mundu mailako txapelketa prestatzeko. UPV/EHUren aurka jokatutako lehen partidua Orion izan da eta bigarrena aldiz, Donostiako Josean Gasca polikiroldegietan, hurrenez hurren. UPV/EHUk lehen partidua irabazi egin zuen (53-49) eta bigarrena galdu (65-64).