euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk Mugikortasunaren Astean parte hartuko du "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lelopean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/16 Noiz arte: 2014/09/22, 10:30 - 00:00

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lelopean. Herritarrek nahi duten hiria lortzera bultzatzea du xede ekimenak. UPV/EHUk .

UPV/EHUk autoaren betiko erabileraren aukera desberdinak ikusgai jarriko dituen hainbat ekimen antolatu ditu. Jarduerak, hilak 16an (asteartea), 17an (asteazkena), eta 18an (osteguna), burutuko dira Bizkaiko Campuseko toki desberdinetan. Hiru egun hauetarako, auto elektrikoen erakusketak, bizikleten martxak, kale-antzerki bat edo garraiobide desberdinen arteko lasterketa batek osatzen dute egitaraua, besteak beste.

Jardueren egitaraua:

BIZKAIA

Irailak 16, asteartea, 10:30ean garraiobide desberdinen arteko lasterketa bat egingo da: autobusean, metroan, autoan, bizikletan. Bilboko Udaletxetik  Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatera izango da hori. Informazio guztia: http://www.bilbaosinmicoche.net/

10:30-13:30, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Sarriko): auto elektrikoen erakusketa.

Irailak 17, asteazkena, 9:30ean bizikleta martxa jarriko da abian Getxoko CEDEMOS-etik (Centro de Movilidad Sostenible) Leioako Biblioteka Nagusira. Informazio guztia: http://www.cedemos.org/centro-de-prensa/noticias/a-la-uni-en-bici-electrica/

10:00-14:00, Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremua: kale- antzerkia, auto elektrikoen erakusketa eta Aparka esperientzia ezagutaraziko da.

Irailak 18, osteguna, 10:00-14:00, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren  aurrealdean (San Mames zelaiaren ondoan): auto elektrikoen erakusketa.

Era berean, Mugikortasunaren Europako Astean liburu marka batzuk banatuko dira Bizkaiko Campuseko ikastegi guztietan.

GIPUZKOA

Irailak 17, asteazkena, 11:00etatik eta 12:30ak bitartean garraiobide desberdinen arteko lasterketa bat egingo da. Ekintza honetan lau garraiobidek parte hartuko dute: kotxea, motorra, bizikleta eta oinezko-garraio publikoa. Hiritik ibiltzeko eraginkorrena zein den neurtzea da xedea.

Mugikortasun astearen programaketa ondorengo web helbidean kontsultatu daiteke: http://www.donostiamovilidad.com/eu/mugikortasun-jasangarriarean-astea-2014/

Halaber, Kalapiék argitaratutako Donostiako bidegorrien mapa Campusean banatuko da.

ARABA

Vitoria-Gasetizeko Udalak programatutako ekimenak sustatu eta bultzatuko ditu Arabako Campusak, batez ere, campusera heltzeko garraiobideekin lotutakoak.

Programaturiko ekimen batzuk: "Eskolara iristeko erronka" proiektuaren aurkezpena;Ekologiaren gela; TRANSBICI proiektuaren emaitzen aurkezpena, eta "Mugikortasun aktiboa" proiektuaren aurkezpena; "Mobility Coach" Gasteizko kaleetan hobeto mugitzeko; Walking Coach El Naturalista ekimena: paseoak naturaz eta kaleez gozatzeko (izena eman behar da: tel.: 945 121 876 edo posta elektronikoa): yomesubo@vitoria-gasteiz.org); Eco-street marketing: kaleak bizikidetzako gune bihurtu. Garraiobide iraunkorren erakusketa: bizikleta, motor eta kotxe elektrikoei buruzko aholkuak; Pote&Move: pintxo-poteoa; Musikarekin hobeto: kontzertuak zuzenean;  eta Olaguibel VII. bizikleta martxa.

Informazio guztia: Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea 2014 Vitoria-Gasteizen