euskaraespañol

Eguneko irudia

Saltillok udako itsasaldiak bukatuko ditu Lastres eta La Rochelleko eskalekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09 Noiz arte: 2014/12

Deskribapena

Bihar, ostirala, irailak 12, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak uda honetako hirugarren eta azken itsasaldia hasiko du, Lastresko (Asturias) eta La Rochelleko (Frantzia) portuetara eramango duena.

Saltillo larunbatean, hilak 13, helduko da Lastresera (Asturias), eta astelehenera bitartean izango da Asturiaseko portuan. Hala ere, igandea jardunaldi berezia izango da UPV/EHUko eskola-ontziarentzat, "Bon Temps" 1926an egindako masta biko bailandrarekin batera aterako baitira nabigatzera. Saltillok eta Bon Tempsek beraien tripulazioak trukatuko dituzte, eta aukera ona izango da tripulazioa osatzen duten UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasleentzat beraien nabigazio praktikak osatzeko.

Ondoren, Saltillo La Rochelleko (Frantzia) porturantz abiatuko da, "Grand Pavois" jaialdiaren egoitza, non irailaren 18tik 21era bitartean izango den. Festibal honek tradizio handia dauka itsas industrian.