UPV/EHUk 2014/2105 ikasturtearen hasiera egingo du Bizkaiko Campusean
Unibertsitateak eskainitako 87 graduetan 8.441 ikasle berri matrikulatu dira, plazen %97,8 bete dutelarik
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/08
Asteazkenean, irailak 10, 11:30ean, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Herriko Unibertsitateak 2014/2015 ikasturteko hasierako ekitaldia egingo du.
Ekitaldi honetan, UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martínek 2013/2014 ikasturte akademikoaren memoriaren laburpena eskainiko du. Gero, UPV/EHUko Anatomia Patologikoko irakasle tituludunak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuburuak, José Ignacio López Fernández de Villaverde doktoreak, emango du 2014/2015 ikasturte hasierako hitzaldia: "El patólogo, médico invisible". Ospakizuna bukatzeko Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Gorizelaiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartuko dute.
Ikasturte berriaren datuak
Azken bi matrikula epeak oraindik betetzeko dauden honetan, ikasle berrien behin-behineko zenbakia 8.441 izan da. UPV/EHUk 87 gradu eskaintzen ditu eta guztira 8.626 plaza; hala, plazen %97,8 bete da. Zehazki, titulu horietako 53k bete dituzte eskainiko plaza guztiak, eta laster beste 11 titulu uztailean egindako ordenazioaren itxarote-zerrendatik irtengo diren ikasleekin beteko dira. Uztaileko deialdian eskainitako plaza guztiak bete dituzten graduak, besteak beste, hauek dira: Ingeles Ikasketetako Gradua, Filologiako Gradua, Arte Ederretako hiru titulu -Arteko Gradua, Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua, eta Sorkuntza eta Diseinuko Gradua- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Gainera, nabarmengarria da Nautika eta Itsasontzia Makineria Goi Eskola Teknikoaren tituluek (Itsasketako Gradua eta Nautika eta Itsas Garraioko Gradua) %45 ikasle berri gehiago dutela aurreko ikasturtearekin alderatuz.
Bestalde, UPV/EHUn matrikula egindako ikasleetatik nota altuena duenak, Ingeniaritza Elektronikoko Gradua ikasiko du. Kalifikazio altuak dituzten beste ikasle batzuk ere badaude, besteak beste, hurrengo titulazioetan: Medikuntza, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza, Biokimika eta Biologia Molekularra, Industria Teknologiaren Ingeniaritza, Fisika, Erizaintza eta Farmazia. Zientzia arloan, Matematikako eta Kimikako graduek ere hartu dituzte nota altuak dituzten ikasleak.
Azken bi matrikula-epeak irailaren 12an eta 19an izango dira. Bigarren eta goragoko mailetako ikasleei eta graduondokoei dagokienez, automatrikula aste honetan egiten ari dira. Zentro gehienetan, eskolak, gaur, astelehenean, hasi dira.
Gaur, astelehenean, hilak 8, graduetan izena emanda dauden pertsonak hauek dira:
Campusa |
Matrikulak |
Guztira |
|
Gaztelania |
Euskara |
||
Araba |
2.796 |
3.150 |
5.946 |
Bizkaia |
10.753 |
6.849 |
17.602 |
Gipuzkoa |
4.117 |
5.420 |
9.537 |
Guztira |
17.666 |
15.419 |
33.085 |
Halaber, unibertsitateak graduondoko ikasketak eskaintzen ditu baita ere. Eskaintza honakoa da: 110 master ofizial - horietariko bik Erasmus Mundus Bikaintasuneranzko Onarpena dute-, 65 doktorego programa berri, dekretu berrira egokituak, hauetariko 32k Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena lortu zuten; eta 37 graduondoko berezko titulu.
Euskal Herriko Unibertsitatek 5.709 irakasle eta ikertzaile ditu, eta 1.847 Administrazio eta Zerbitzuetako langile.
Irakasleak/Ikertzaileak:
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
|
Irakasle eta Ikertzaileak |
2.565 |
1.929 |
4.494 |
Ikertzaile kontratatuak |
300 |
284 |
584 |
Ikertzaile bekadunak |
274 |
357 |
631 |
Guztira |
3.139 |
2.570 |
5.709 |
Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonala:
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
669 |
1.178 |
1.847 |