euskaraespañol

Eguneko irudia

Saltillok ateak irekiko dizkie bisitariei Mutrikun eta Bermeon

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/02 Noiz arte: 2014/09/04, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak, ohiko udako itsasaldia egiten ari da euskal kostaldetik. Eta bere zeharbidean Gipuzkoako eta Bizkaiko portuak bisitatuko ditu, Mutriku eta Bermeo, hurrenez hurren. Gaur, irailak 1, Hondarribitik Mutrikura nabigatuko du, eta bihar asteartea, irailak 2, Mutrikun izango da. Hala, nahi duen orok bisitatu ahal izango du eskola-ontzia egun osoan zehar.

Hurrengo egunean zeharbidea jarraituko du, eta Bermeora helduko da. Ostegunean, irailak 4, Bizkaiko herri horretan irekiko ditu ateak. Ekimen honen helburua, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta belaontzi hau ezagutzera ematea da.

Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galíndez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galíndezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da. Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasleak daude nabigazio praktikak egiten.