euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa

Kaliforniako Unibertsitateko ikasleen artelanak hartuko ditu Bizkaia Aretoak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/08/29 Noiz arte: 2014/09/12, 08:00 - 20:00

Kokapena

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, abuztuak 29, 8:00etatik aurrera Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Box has six sides esposizioa ikusi ahal izango da. Irailaren 12ra arte luzatuko den pintura eta eskultura esperimentala uztartuko ditu San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko ikasleen artelanen erakusketa horrek, zeinak Box has six sides izena izango duen, metaforikoki iparamerikarrek artelan guztiak ekarri dituzten kaxa aipatu nahi du izenburu horrek. Esposizioaren komisarioa Paloma Checa-Gismero izango da.

Ekimen hori UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko elkarlanaren arteko fruitua da, eta AEBko ikastegiko 12 ikasleren artelanak ekarriko ditu Bilbora, horien artean Aitor Lajarinenak, zeina UPV/EHUko ikaslea ere izan zen.

Bestalde, abenduaren 6an, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 10 ikaslek (Julen Agirre, Lorea Alfaro, Iranzu Antona, Lehior Bilbao, Usoa Fullaondo, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Unai Requejo eta Olatz Vilariño) bisita itzuliko diete, eta San Diegon erakutsiko dituzte artelanak.

Box has six sides esposizioa goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00etara egongo da zabalik abuztuaren 29an; baina irailaren 1etik aurrera, eta 12ra bitartean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Sarrera librea.