euskaraespañol

Neandertalen desagertzearen kronologia

UPV/EHUk parte hartzen duen Nature aldizkariaren artikulu batek ezartzen du, prozesuak milaka urte iraun zuela Europan

Lehenengo argitaratze data: 2014/08/20

Errusiatik Espainiara arteko 40 aztarnategi arkeologikoko materialen zehaztasun handiko datazioak ezagutzera eman duenez, neandertaleak orain dela 40.000 urte inguru desagertu ziren Europatik. Baina gizaki modernoengandik berehalako ordezkatze bat burutu beharrean, Nature aldizkari prestigiotsuak aste honetan argitaratzen duen ikerketak irudi konplexuago bat osatzen du, ezaugarri bezala mosaiko biologiko eta kultural duena eta hainbat mila urte iraun zuena. UPV/EHUko Historiaurrea taldeko kideak diren Alvaro Arrizabalaga, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakaslea, eta María José Iriarte, Ikerbasqueko ikerlaria, artikuluaren egilea den nazioarteko ikerlari taldeko kideak dira. Artikuluaren izenburua 'The timing and spatiotemporal patterning of Neanderthal disappearance' da.

Neandertalen eta lehen gizaki modernoen arteko harreman espazial eta tenporalak zehaztea ezinbestekoa da neandertalen desagertzearen azpiko prozedurak eta arrazoiak ulertu ahal izateko. Hala ere, arazo teknikoek oztopatu egin dute sasoiko datazio fidagarria, 50.000 urte baino zaharragoak ziren laginetan erradiokarbono bidezko datazio tradizionalak emaitza zehatzak eskaintzeko moduko karbono-14 gutxiegi gordetzen baita.

Mousteriar kulturako hezurrak eta industria litikoko hondarrak aztertzeko, eta baita neandertalekin elkartuak izan diren Paleolitikoko beste batzuk, Chatetelperroniarra eta Uluzziarra bezala, Tom Higham Oxfordeko katedradunak zuzendu duen ikerketa taldeak laginak prozesatzeko eta datatzeko sistema fin eta landu bat erabili du, erradiokarbonozko masa-azeleragailuaren espektrometria (AMS) erabiliz. Emaitzek iradokitzen dute neandertalen desagertzea eta Mousteriar kulturaren amaiera orain dela 41.000 eta 39.000 urte bitartean gertatu zela Itsaso Beltzetik atlantikoko kostalderaino zabaltzen diren aztarnategietan zehar. Aurkikuntzek erakusten dute, era berean, estali egiten direla neandertalak eta gizaki modernoak 2.600 urtetik 5.400 urtera lurralde honetan, eta horrek eman ahal izan zuen truke kultura eta genetikoak talde bien artean.

Erreferentzia bibliografikoa

Tom Higham, Katerina Douka, Rachel Wood, Christopher Bronk Ramsey, Fiona Brock, Laura Basell, Marta Camps, Alvaro Arrizabalaga, Javier Baena, Cecillio Barroso-Ruíz, Christopher Bergman, Coralie Boitard, Paolo Boscato, Miguel Caparrós, Nicholas J. Conard, Christelle Draily, Alain Froment, Bertila Galván, Paolo Gambassini, Alejandro Garcia-Moreno, Stefano Grimaldi, Paul Haesaerts, Brigitte Holt, Maria-Jose Iriarte-Chiapusso, Arthur Jelinek, Jesús F. Jordá Pardo, José-Manuel Maíllo-Fernández, Anat Marom, Julià Maroto, Mario Menéndez, Laure Metz, Eugéne Morin, Adriana Moroni, Fabio Negrino, Eleni Panagopoulou, Marco Peresani, Stéphane Pirson, Marco de la Rasilla, Julien Riel-Salvatore, Annamaria Ronchitelli, David Santamaria, Patrick Sema, Ludovic Slimak, Joaquim Soler, Narcís Soler, Aritza Villaluenga, Ron Pinhasi & Roger Jacobi. 'The timing and spatiotemporal patterning of Neanderthal disappearance'. DOI: 10.1038/nature13621.