Carlton Hotelaren IV. Arte Lehiaketarako Arte Ederretako ikasleek sortu duten artelanen erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/08/17 Noiz arte: 2014/09/07, 00:00 - 00:00
Deskribapena
Igandean, abuztuak 17, Bilboko Carlton Hoteleko lobbyan (Federico Moyua plaza 2, Bilbo), UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek Carlton Hotelaren IV. Arte Lehiaketarako sortu dituzten koadroen artean aurre-aukeratutako 33 lanen erakusketa inauguratuko da. Erakusketa hau irailaren 7ra arte izango da ikusgai. Sarrera librea izango da.
Carlton Hotelaren IV. Arte Lehiaketako epaimahaiaren erabakia irailaren 5ean emango da ezagutzera, eta orduan jakingo da nortzuk izango diren 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko hiru sarien irabazleak.
Pintura lehiaketa honen laugarren edizio honetara 74 artelan aurkeztu dira eta horietatik 33 aurre-aukeratu ditu hautapen-batzorde batek, irailaren 7ra bitartean Carlton Hoteleko lobbyan ikusi ahal izango direnak, hain zuzen. Hautapen-batzordea UPV/EHUko Margolaritza Sailak izendatutako David García eta Xabier Aguirre irakasleek osatzen dute. Bertan parte hartu dute, baita ere, baina botorik gabe, Silvia Varea, Aránzazu Hoteletako Zuzendari Komertziala, eta Natxo Rodríguez, Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko Dekanordea eta hautapen-batzordeko idazkaria, eta Marina Etxeberria, lehiaketako eta erakusketako komisarioa.