euskaraespañol

Garaian ikerketa taldea eta Queens-eko Unibertsitatea hezkuntza katolikoa aztertzen ari dira

Herrialde desberdinetako 20 akademikok parte hartuko dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/07/21

Paulí Dávilak, Hezkuntzaren Historiako katedratikoa eta UPV/EHUko Garaian Hezkuntzako Ikasketa Historiko eta Konparatuetarako Taldeko ikerlari nagusia denak, Queens-eko Unibertsitateko (Kanada) Rosa Bruno-Jofré irakaslearen laguntzarekin, Kanadako gobernuak 'Educación y Catolicismo: 50 años después del Vaticano II (1962-1965). Un encuentro trasnacional interdisciplinar' zeneko ikerketa gauzatzeko aitorpena eta finantzazioa ematea lortu du (Social Sciences and Humanities Research Councol-SSHRC Connection Grant).

Vatikanoaren II. Kontzilioaren urteurrena dela eta, bi ikerketa taldek eskuz esku lan egingo dute Hezkuntza Katolikoa aztertzeko. Talde bat Rosa Brunok eta James Scottok koordinatuko dute Jon Igelmoren (Theory and History of Education International Research Group) kolaborazioarekin eta bestea Garaian Hezkuntzako Ikasketa Historiko eta Konparatuetarako Taldeko Paulí Dávilak. Egiteko horretan Elizabet Smyth-ek (University of Toronto), Luis Maria Naya Garmendiak (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Gonzalo Jover-ek (Madrileko Unibertsitate Konplutensea) ere parte hartuko dute.

Proiektu horretan herrialde desberdinetako 20 akademikok parte hartuko dute, 1960tik hezkuntza katolikoan izandako aldaketak eta konfigurazio historikoak aztertzeko helburu nagusiarekin. Kanadako gobernuak emandako aitorpen eta finantzazio honek 2015eko ekainaren 2tik 5era bitartean UPV/EHUn egingo den sinposio baten parte hartzea ahalbidetuko die. Sinposio horretan ikerketa-lanak alderatu eta lanerako ildo komunak sortuko dira.

Sinposioak eta hortik sortuko den liburuak azken bi mendeetako hezkuntza katolikoaren printzipioen ikuspegi historiko orokorra, 1960ko hamarkadako lerrokatzea eta Vatikanoaren II. kontzilioaz geroztik izandako aldaketa teologikoak eta horrek hezkuntza katolikoarentzat ekarritakoa erakutsiko dute. Jarraian, Elizaren eta Estatuaren arteko erlazioa aztertuko da, eta baita ere 1960 eta 1970 urteetako alegiazko sozialekin izandako esperientzia katolikoaren elkarketa. Frantziako (ikertuko diren herrialdeetako misioen kongregazio askoren sorlekua da), Espainiako, Kanadako eta Txileko hezkuntza katolikoaren analisiaren bitartez egingo da hori.

Espainiaren kasu-azterketak 1960ko hamarkadan eta frankismo garaiaren amaieran Elizak jasandako aldaketatik sortutako egoeran zentratuko dira. Misioen birkontzeptualizazio prozesuen inguruan eztabaidatu ostean (1960ko hamarkadan garrantzia hartzen hasi zen, Juan XXIII.-ak erlijiozko kongregazioei Latinoamerikara joateko deia egin zienean), kasu-azterketek Kanadako eta atzerriko emakumezkoen hezkuntza-kongregazioen apostolutza-lana landuko dute. Misioek herrialdeko kongregazioei nola eragin zieten aztertuko da. Era berean, 1960ko hamarkadako mugimendu sozialek egindako eskaerak Ontarioko eskola katolikoak finantzatzeko eskatzen zuten argudio bilakatu zirenekoa ere aztertuko da.

Vatikanoaren II. Kontzilioaren ostean, eskola katolikoaren ikasketa-plana eta ikasgelak prozesu desberdinetatik pasatu ziren, aldaketak hala eskatuta. Kanadaren kasuan, ikerketak aldaketak aztertzen ditu eta erlijio-ikasketetan berritutako egitura proposatzen du. Txileren kasuan, ikerketak talde sozioekonomiko desberdinei zerbitzua eskaintzen dieten hainbat eskola katolikoren konpromiso soziala aztertuko du, azken horiek beren misioaren gainean adierazitakoaren arabera. Horrek Vatikanoarekin, Latinoamerikarekin eta Txileko dokumentu katolikoekin zein erlazio duen ere aztertuko da.

Jarraian, katolizismoarekin eta Kanadako jatorrizko populazioen hezkuntzarekin lotutako gaiak bi ikuspegitatik aztertuko dira: bata filosofikoa, argudio honekin: eskola katolikoen mundu ikuspegiak jendea euren lekutik banatzen zuen, eta mundu ez gizatiarrera hurbildu zen, baliabide modura; eta erlijio katolikoaren ikuspegia: kontatzen du Ontarioko Hezkuntza Katolikoaren Batzarrak nola ari diren lanean adinekoekin eta komunitateekin, jatorrizko komunitateentzako fede esanguratsua egiteko. Beste azterlan batek katolizismoaren, marxismoaren, humanismoaren, psikoanalisiaren eta giza sexualitatearen beste ulermen baten elkargunearen eta Eliza Katolikoaren aldaketen dimentsio sozio-pedagogikoaren azterketa jasoko du. Horien eraginez, arte adierazpen kulturalak sortu ziren, eta horiek ikuspen pedagogiko politiko konplexua daukate, curriculumerako inplikazioekin. Emaitzazko liburua eta sinposiuma amaitzeko, azterlan ezberdinak berregingo dira, eta elkarguneen eta kontrasteen gaineko gogoeta egingo da. Sinposiumak arte erakusketa bat ere jasoko du, honi buruzko gogoeta egiteko piezekin: artistek (hezitzaileek eta ikasleek) hezkuntza katolikoarekin izandako esperientziek nolako eragina izan zuten euren nortasun pertsonalean eta/edo euren komunitateen nortasunean.