euskaraespañol

Eguneko irudia

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak izeneko graduondokoko ikasleek beren proiektuak aurkeztuko dituzte

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/15 Noiz arte: 2014/07/16, 10:00 - 10:00

Deskribapena

Uztailak 15ean eta 16an, Markeskoa Jauregian, Eibarren, UPV/EHUko Hondakinen kudeaketa eta Tratamenduak izeneko graduondoan, 2013-14 ikasturtean matrikulaturiko ikasleek aurkeztuko dituzten amaierako proiektuak eta bere defentsa gauzatuko dira. Jarduera UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) uztailaren 14tik 16era bitartean antolatu duen 'Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: Konposta' mintegiaren baitan izango da.

Aurkeztuko diren proiektuak honako hauek dira:

  • "Hondakin bihurtzen dugun janari kopurua murrizteko estrategia batzuk." Maitane Igartua Lopez.
  • "Elgetan %70-80ko sailakpena lotu elgetarrekin batera". Oxel Erostarbe Tubilla.
  • "Lasarte-Oriako gune berdeetako hondakinak murrizteko proposamena." Garazi Fernandino Bueno.
  • "Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian I". Naia Pagoaga Arizaga.
  • "Neumatikoen kudeaketa eta tratamenduak." Gontzal Bermejo San Jose.
  • "Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian II". Itziar Biguri Ugarte.
  • "Ospitalean sorturiko hondakinak." Alberto Gordoa.
  • "Soraluzen 5. edukiontziak emante dituen emaizak." Nekane Jauregi Manzano.
  • "Otxandio herriko hiri hondakinak... iparrorratz duen proiektua." Kepa Gonzalez de Audicana Bengoetxea.
  • "Ibaetako campuean jantokietako organikoa. Esperientzia pilotoa." Beñat Jauregi Artola.

Informazio gehigarria