Zer diote gizarte zientziek krisiari buruz?
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/14 Noiz arte: 2014/12/02, 10:00 - 10:12
Kokapena
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, uztailak 14, 10:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Lehendakari Agirre Etorbidea 83, Bilbo) Zer diote gizarte-zientziek krisiari buruz? Nazioarteko Kongresua hasiko da eta asteartera arte iraungo du. Abiapuntutzat hartzen da, ongizatezko gizarteetan, bizitzaren oinarria direla lortutako arrakasta materialak eta sozialak, eta herritarrak iraganean baino hobeto bizi direla egiaztatzea. Hala ere, krisiak itxaropen horiek deuseztatzen ditu, eta aditzera ematen du mailaz igotzeko itxaropen horiek gero eta mugatuago eta murriztuago daudela, eta itxaropenak gauzatzea ahalbidetuko diguten aukerak urriak direla.
Soziologia esparruko ikertzaileek krisiaren, krisiak sorrarazten dituen dilemen, galderen eta erantzunen gainean gogoeta egingo dute kongresuan. Izan ere, kongresuko hitzaldiak lau gai nagusietan banatuko dira: Krisiari buruzko diagnostikoak, ondorioak, alternatibak eta pronostikoak.