Ahoko Minbizian Aurrerapenak V. Nazioarteko Sinposioak Europako eta Amerikako ikerlariak batuko ditu
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/10 Noiz arte: 2014/12/02, 09:00 - 10:26
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean , uztailak 7, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Ahoko Minbizian Aurrerapenak V. Nazioarteko Sinposioa egingo da. Jardunaldi hori bi urterik behin egiten da eta UPV/EHUko Estomatologia II sailak eta klinika odontologikoak antolatu dute. Bertan batuko dira Europako eta Amerikako ikerlariak eta onkologoak.
Tailerrak eta hitzaldiak ostiralean, uztailak 11, amaituko dira; baina ostiralean, hilaren 12an, herri lasterketa bat egingo da "Zaindu ahoa - Minbizia saihestu" lelopean, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Lasterketak bost km izango ditu, eta Bilboko itsasadarraren inguruan burutuko da.
Ahoko Minbizian Aurrerapenak V. Nazioarteko Sinposioako parte hartzaileen artean, besteak beste, ondorengoak egongo dira:
- S. Warnakulasuriya, King's College London-eko irakasle eta ikerlaria. Hitzaldia: Cáncer oral, tabaco, alcohol y… salud oral.
- Fabio. A. Alves, AC Camargo Cancer Center-eko Estomatologia saileko burua (Sao Paulo, Brasil). Tailerra: Manejo bucal del paciente con cáncer.
- Germán Esparza, Madrileko Universidad Complutense-ko Odontologia Fakultateko irakaslea Aho Medikuntzan. Tailerra: Diagnóstico precoz del cáncer oral.
- Bing I.B. Tan, Netherlands Cancer Institute Antoni van Leeuwenhoek Head & Neck Surgery-ko irakaslea. Hitzaldia: Posibilidades de la la terapia fotodinámica en el precáncer y el cáncer oral.