Nitrogenoak nekazaritzan duen erabilera edo berotegi efektuan duen eragina nola arindu aztertuko dute adituek
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/07 Noiz arte: 2014/07/09, 18:00 - 09:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, uztailak 7, 18:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Nitrogenoaren Metabolismoaren XII. Topaketa Nazionala egingo da. Jardunaldi horiek uztailaren 9 arte luzatuko dira. Nitrogenoa atmosferan dagoen osagairik garrantzitsuena da (%78); gainera, gizakion gorputzean ere presente dago (%3), baita animalien hondakinetan ere. Hori gutxi ez, eta errekuntza industrialaren ondorioz sortutako nitrogenozko kutsadura berotegi efektuaren erantzuleetarikoa da.
Hizlarien artean Luis Rubio izango da, Madrileko Universidad Politécnica-ko Centro de Biotecnología y Genómica de Plantas-eko ikerlaria, eta bere hitzaldiaren izenburua: Biosynthesis of Nitrogenase and its Cofactor. Rubiok garatze bidean dauden herrialdeentzat ongarri naturalak garatzeko Bill Gates-en Fundazioaren eskutik 3,5 milioi euroko diru laguntza jaso zuen. Bere ikerlanak zerealetan modu naturalean nitrogenoa itsastea bilatzen du; hala, ongarri natural bezala funtzionatu eta zerealen hazkuntza bultzatzen du. Rubioren lanek hirugarren munduko nekazarien ekoizpena handitzea eta ingurugiroa zaintzea bilatzen dute.
Bestalde, Bilbon izango dira, besteak beste, David Richardson Norwich-eko University of East Anglia Norwich ikerlaria eta irakaslea (bere hitzaldiaren izena: The regulation of bacterial nitrous oxide emission: understanding the production and consumption of a potent greenhouse gas) eta Bertrand Hirel INRA Centre de Versailles-Grignon-eko ikerlaria (hitzaldiaren izena: Improving nitrogen use efficiency in maize and other crops for sustainable agricultura).
Jardunaldi hori antolatu dute UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Sociedad Española de Fisiología Vegetal-ek eta Sociedad Española de Bioquímica y Biología Molecular-ek.