Larrialdi zerbitzuen komunikazio sareen etorkizuna, eztabaidagai
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/27 Noiz arte: 2014/12/02, 09:20 - 13:19
Deskribapena
Ostiralean, ekainak 27, 9:20an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 101 eraikineko Auditorium gelan (Ibaizabal Bidea, 101. Zamudio) El futuro de las redes de emergencias izeneko jardunaldia hasiko da. Ekimen hori sektoreko agente desberdinen elkargune izatea nahi da eta bertan definituko dira larrialdi zerbitzuen komunikazio sareen etorkizuna. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da.
AEB eta Europar Batasuna dira larrialdi zerbitzuen komunikazio sareen arloan herrialde aurreratuenak eta tresneria horiek abian jartzeko apustu handiena egin dutenak. Hala, abiadura handiko estatu mailako larrialdietako komunikazio sareak ezarriko dituzte LTE (4G komertziala) eta irrati teknologiak uztartuz.
GERYON izeneko Europako proiektuak larrialdi-zerbitzuetan erabiltzen diren komunikazioak hobetzea eta berritzea du helburu, eta UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Saileko ikerketa-talde bat du gidari. Batetik, zenbait sistemaren arteko bateraezintasunak desagerrarazi nahi dituzte, hartara errazago komunika daitezen elkarren artean anbulantziak, suhiltzaileak, polizia… Eta, bestetik, sistema bakoitzaren ezaugarri onenak uztartzea dute helburu: larrialdietako ohiko irratien segurtasuna eta 4G sareen banda zabalaren ahalmen multimedia. 2011ko abenduan ekin zioten UPV/EHUko ikerlariek gidatzen duten GERYONi, eta 30 hilabete iraungo du. Europako Batzordeak 2,5 milioi euroko finantzaketa eman dio, eta 3,5 milioi euro du aurrekontu osoa. Proiektu garrantzitsu honen harira antolatu da jardunaldia, hain zuzen.
Ekitaldiaren programa hauxe da:
- 9:20. Ongi etorri instituzionala. Juan José Baños, ITELAZPI-ko zuzendariaç
- 9:30. ¿Qué suponen las 4G para las redes de emergencia?, Fidel Liberalen, UPV/EHUko ikerlariaren, hizketaldia
- 9:50. Visión de la provisión de servicios extendidos desde redes PMR, Ricardo Lizundiaren, ITELAZPIko TETRA zerbitzuaren ordezkariaren, hizketaldia
- 10:10. Evolución y futuro de las redes de emergencia en Europa y Estados Unidos. Miguel Crisostomo, Telefonica-ren SIRDEE sarearen gerentea
- 10:30. Convergencia o convivencia TETRA-LTE. Alfredo Calderón eta Aitor Sanchoyerto, I+G Teltronic-en zuzendaria eta Grupo CYS-eko Teltronic-eko proiektuen ingeniaria
- 11:00. Atsedenaldia eta kafea. GERYON proiektuaren frogaketa ikusteko aukera ere egongo da
- 11:40. El 112 de nueva generación, un enfoque europeo. Cristina Lumbreras, EENA-ko (European Emergency Number Association) zuzendari teknikoa
-
12:00. Mahai ingurua: Oportunidades de las nuevas tecnologías para los servicios de emergencia del futuro. Larrialdien sektoreko erabiltzaile eta ordezkariek larrialdietako sareen beharrizanak zeintzuk izan behar diren eztabaidatuko dute:
- Pedro Anitua, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria 112
- Andoni Oleagordia, Bilboko Udaleko segurtasun arloko zuzendaria
- Miguel Crisostomo, SIRDEE MOVISTAR sarearen gerentea
- Txema Unanue, Osakidetzako larrialdietako zuzendari gerentea
- 13:00. Jardunaldiaren bukaera. Agur instituzionala. Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea