euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek Arategizar kaleko lau lokal itxitan aritu dira lanean

Arte proposamenek monumentu-inguru honekiko errespetua eta ibiltari eta kontsumitzaileentzako erakargarri izateko xedea konbinatu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/27

Irudia

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea eta Surbisa (Sociedad Urbanística de Rehabilitación de Bilbao, S.A) dira BITARTEAN programaren sustatzaileak. Programa hau Bilboko Zazpikaleetako lokal itxietan esku-hartze artistikoa burutzeko programa da, hauek txukundu eta kokatzen direneko kaleen itxura hobetzeko helburua duena. Lehenengo edizio honetan Arategizar kaleko lokal itxiak eraldatu dituzte.

Arte proposamenak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egin dituzte eta monumentu-inguru honekiko errespetua eta ibiltari eta kontsumitzaileentzako erakargarri izateko xedea konbinatu dituzte.
"Jabeak lokal itxiak hobeto zaindu eta behar bezalako segurtasun eta osasun-egoerari eustearen beharraz kontzientziatu nahi dira. Horretarako, BITARTEAN eta honelako lankidetza proiektuen bidez, merkataritza gune itxiei balioa eman eta arte sormenen euskarri bihurtu nahi dira, ematen duten irudi txarra aldatzeko eta bisitari eta kontsumitzaile izan daitezkeenak kale hauetara erakartzeko" adierazi du Surbisako Presidente eta Obrak eta Zerbitzuak Saileko zinegotzi ordezkari den José Luis Sabasek burututako lanen aurkezpenera eginiko bisitaldian.

Proposamen hauen izpiritua denboran iragankorra da, lokal huts hauek laster merkataritzarako erabiltzea baita asmoa. Hori dela eta, arte esku-hartzeak lokalerako bidea zabalik uzten dute, hau da, ez dira oztopo.

BITARTEAN Programaren edizio honetan, Arategizar kaleko lokal itxietan hartu da esku, guztira lau lokaletan. Kale hau lehenetsi da bertako esku-hartze beharra kontuan hartuta, eta aurreikusitako merkataritza biziberritzearen helburuak lortzeko agertoki pilotutzat hartu da.