euskaraespañol

Eguneko irudia

Daniel Lozanoren "Casus Belli/Mea Culpa" proiektua Deustuko zubian ikusgai dago

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle eta ikerlarien zazpi kreazio aurkeztuko dira urrira bitartean Bilboko auzoan

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/24

Uztailaren 14ra arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolak Daniel Lozanoren Causas Belli/Mea Culpa artelana hartuko du Interbentzio artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizioaren baitan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin lotura duten ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean. Hirugarren edizio honetan zazpi interbentzio artistiko egingo dituzte eta urrira bitartean erakutsiko dira bata bestearen ondoren.

Daniel Lozano UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hirugarren mailako ikaslea da, eta bere lanaren xedea honakoa da: "Gatazka orotan, bai norberari eragiten dizkien horietan, bai gatazka politikoetan sortzen diren intentzioak, bigarren intentzioak eta erruak mugarriztatuko dituen espazioa lortzea. Zubia batasunaren, fusioaren, su-etenaren, anaitasunaren eta adiskidantzaren sinbolo bezala".

Juan Pablo Orduñez Mawatres da Interbentzio artistikoak Deustuko zubian proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzearekin gauzatuko da. Ekimen honekin, inguruak irentsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi da hainbat interbentzio artistikoren eszenatoki bezala erabiltzeko.

Informazio gehiago: http://artepuentededeusto.blogspot.com.es/