euskaraespañol

Curso internacional de postgrado Research in Marine Environment and Resources en PlentziaResearch in Marine Environment and Resources nazioarteko graduondoko ikastaroa Plentzian

Ingurugiroa eta Itsas Baliabideak masterraren lehenengo urtea bukatuko dute nazioarteko 30 ikaslek

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/24

Irudia

Research in Marine Environment and Resources (RIMER 2014) graduondoko nazioarteko bigarren ikastaroa hasi da Plentziako Itsas Estazioan. Ingurugiroa eta Itsas Baliabideak (Erasmus Mundus) Master Europarraren zortzigarren edizioaren barnean antolatu da ikastaroa. Ekainaren 27an amaituko den kurtso hau antolatu dute, MER patzuergoko unibertsitateek (UPV/EHU, eta Southamptoneko, Bordeleko eta Liejako unibertsitateak); AZTI-Tecnaliak eta Plentziako Itsas Estazioak eta nazioarte mailako zientzialariak arituko dira irakasle lanetan. Irekiera ekitaldian izan dira: Ionan Marigomez, MER Mundus Masterraren Nazioateko koordinatzailea eta PIEko zuzendaria, Adolfo Uriarte, AZTI-Tecnaliako estrategiako zuzendaria; Mike Collins, Plentziako Itsas Estazioko Ikerbasqueko ikerlaria; Carlos García-Soto, Santanderreko Ozeanografia Institutu Espainoleko (IEO) Nazioarteko Harremanen koordinatzailea, eta Larraitz Garmendia, Plentziako Itsas Estazioko arduraduna.

RIMER 2014 bigarren  ikastaroarekin, nazioarteko 30 ikaslek UPV/EHUko graduondoko lehenengo urtea bukatuko dute, eta beste 18k beren Master Amaierako Lana irailaren erdialdean defendatuko dute. Bestetik, moduluan parte hartuko duten ikasleak Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskaditik datoz.

Masterreko bigarren kurtso honetara UPV/EHUko graduondoko eta doktoregoko ikasleak eta ikerlariak ere joango dira. Bost egun iraungo dituen ikastaroan, mundu osoko eta ospe handiko 25 zientzialarik eta ikertzailek hainbat gairi buruzko interesa suspertuko dute ikasleengan, hala nola, kostaren, itsas trafikoaren eta portuen kudeaketa, luze iraun eta urgaineratzen diren kutsatzaileak, asaldatutako estuarioen kudeaketa, ozeanoen osasuna babesteko erronka berriak, eta ozeanoen babeserako eta beren balorizazio jasangarrirako bioteknologiak ematen dituen aukerak.

Gai hauek RiMER 2014 lehenengo ikastaroan emandakoak osatuko dituzte. Azken hori Donostiako Aquariumean  burutu zen otsailaren 3tik 7ra bitartean, eta honi esker, ikasleek UPV/EHUk irakasten duen masterraren prestakuntza-programan hasi ziren.

2006-2007 kurtsoan MER Masterra hasi zenetik, graduondoko 80 tesi egin dira, RiMER kurtsoan ikasitako gaiak kontuan hartuz. Gainera, ikasleek titulazio anizkuna lortuko dute, eta horrek Erresuma Batuan, Frantzian, Belgikan eta Espainian lan egiteko aukera emango die.