euskaraespañol

Eguneko irudia

Álvaro Arrizabalaga, irakasleak "Neandertalen gainbehera" mahai-ingurua eskainiko du Zientziatekan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/18 Noiz arte: 2015/01/16, 19:00 - 09:52

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bihar asteazkena, ekainak 18, 19:00etan, AlhondigaBilboko Bastida (-2 solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), Álvaro Arrizabalagak, UPV/EHUko Historiaurreko irakasleak "Neandertalen gainbehera" izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Neandertalen gainbeheraren inguruan eztabaida anitz sortu dira, gizartearen interesa pizten baitu. Are gehiago, neardentalak nor izan ziren zehazteko, gaur egun arte espezie giza zergatik iraun ez zuten eta 100.000 urte baino gehiagotan beraien bizimoduaren oinarri izan ziren kultura eta gizarte mekanismoak zein izan ziren zehazteko orduan adituak ez dira ados jartzen.

Zientziatekaren hurrengo edizioan aurkeztuko da, gaiaren egungo egoera zein den eta analisien emaitza berberetatik abiatuta jarrera hain ezberdinak izateak eragindako eztabaida horretara nola iritsi diren.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA:Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere blogaren eta Facebookeko orriaren bitartez.