euskaraespañol

UPV/EHUk bat egin du Hodei Egiluz Missing kanpainarekin

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/17

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du Hodei Egiluz Missing kanpainarekin, Anberesen 2013ko urriaren 19an desagertutako gazte euskalduna aurkitzeko lanetan aurreratzeko asmoz. Hori dela eta, UPV/EHUren webgune ofizialean, www.hodei-missing.com zabalduko du. Web hori arestian sortu du ingeniari informatikariaren familiak eta Deustuko Unibertsitateak, Hodei Egiluzen gertakariari buruzko nazioarteko informazio eta zabalkunde gune modura, ikerketa eta bilaketa eten ez dadin. www.hodei-missing.com webguneak informazioa eskainiko du munduan egingo diren ekimen eta ekitaldiez, nazioarteko gizarteak kasua gogoan izan dezan.
Hodei Egiluz Missing-en informazioa gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta nederlanderaz dago, eta bertan Hodeiri buruzko iruzkinak egin daitezke, baita gertaeraren eguneko edo ondoko egunetako lekukotzak eman ere. Webean sartuko diren pertsonek Hodeiren argazkia ere aurkituko dute, gizarte sareetan partekatzeko, eta nahi badute, inprimatu eta jende asko dabiltzan lekuetan eskegi ahal dute, desagertutako gaztearen irudia eta gertakaria zabaltzen laguntzeko. Hodei Egiluzen familiak uste du zabalkundea egitea ezinbestekoa dela, batez ere, Bruselan, Holandan eta herrialde mugakideetan, non kasua ez den Anberesen edo Euskal Herrian bezain ezaguna. Hori dela eta, UPV/EHUk Erasmus programaren barruan Belgikara eta ondoko zonaldetara joango diren ikasleak kontaktatuko ditu, beren norakoetan kartelak banatzen eta webgunea zabaltzen lagun dezaten.