Ekonomian Irakaskuntza VI. Jardunaldiek irakaskuntzaren berrikuntzaz hausnartuko dute
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/12 Noiz arte: 2015/01/16, 09:00 - 12:32
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 12, 9:00etan, Hotel Gran Bilbaon (Indalecio Prieto, 1. Bilbon) Ekonomian Irakaskuntza VI. Jardunaldiak hasiko dira helburu hauekin: metodo berritzaileen bidez irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea; eta, aldi berean, ekonomia arloan irakaskuntzaren esperientziak zabaltzea. Irakasle parte-hartzaileek hitz egingo dute Twitterrez, rol eta simulazio jokoez, irakaskuntzaren esperimentuez eta softwareaz, besteak beste. Baliabide horien bidez irakasten dira, erreminta matematikoak, grafikoak edota adigai abstraktuak, erraz asimilatzen ez direnak. Oscar Bajo, Javier Puértolas eta Carlos Iglesias Malvido hizlari gonbidatuak izango dira jardunaldietan. Kongresua ostiralean bukatuko da, hilak 13.