Odontologia Digitaleko lehenengo sinposioa egingo da Bizkaia Aretoan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/06 Noiz arte: 2014/06/07, 15:00 - 19:30
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bihar ostirala, ekainak 6, 15:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja aretoan(Abandoibarra 3, Bilbo), lehenengo Sinposio Nazionala SOCE-SEI hasiko da La implantología en la Odontología Digital izenpean. Kongresuak bihar arte iraungo du, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Bileran, odontologo eta inplantologo espainol garrantzitsuenek hitzaldiak eskainiko dituzte. Besteak beste, hauek egongo dira: Odontologia Konputarizatuko Gizarte Espainoleko burua den Manuel Gómez (SOCE), Inplantologiako Gizarte Espainoleko burua den Araceli Morales (SEI) eta UPV/EHUko Estomatologia II saileko zuzendaria den Jose Manuel Aguirre katedraduna. Sinposioa SOCEK eta SEIk diseinatu dute eta UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Estomatologia II sailak antolatu du.
Teknologia digitalek ahalbidetu dute Odontologiako arloan aurrerapen handiak egitea. Gainera, digitalizazioari esker diagnostiko zehatzak eta tratamendu errazagoak eta motzagoak lortu dira. Profesionalentzako planifikazio terapeutikoan erabateko aldaketa suposatu du, ordenagailu bidez gidatutako hortz-inplanteen kirurgiekin.
Momentu honetan, Odontologia Digitalak unibertsitateek beren ikasketa-plangintzan sartu duten ikasgaia da, sortu diren azken erremintak erabiliz. Euskal Herriko Unibertsitatean Odontologia graduko azken kurtsoan irakasten da.
Programa:
Ekainak 6
- 15.00-15.30 Dokumentazioa emango da
- 15.30-15.45 Aurkezpena
-
15.45-16.30 Estrategias con implantes en el maxilar superior total y parcialmente desdentado
- Luis Codina Marcet, odontologo eta inplantologoa
-
16:30-17:15 Diagnóstico, planificación y tratamiento actual en implantología, ¿por qué negarse a la evidencia?
- Alfonso González de Vega, inplantologoa
- 17.15-17.45 Kafea
-
17.45-18.30 ¿Es precisa la cirugía guiada en implantología? Abordaje de casos complejos
- Carlos Concejo, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea
-
18.30-19.15 Odontología Digital: Hoy y mañana con el sistema de implantes CAMLOG
- Fernando Guerra, Coimbrako Unibertsitateko Mekikuntza Fakultateko irakaslea eta Fellow of the ICD
- 19.15-20.00 Mahai-ingurua
- 20.30 Gidatutako bisita Bilbotik
Ekainak 7
- 9.15-9.30 Aurkezpena
-
9.30-10.15 Implantes inmediatos y carga inmediata: ¿Un riesgo asumible? Evidencia científica
- Rodrigo Andrés, Odontologiako doktorea Cum Laude
-
10.15-11.15 Aplicaciones clínicas del láser en Odontología Conservadora
- Isabel Sáez de la Fuente, SELOko presidentea eta Odontologiako doktorea
- 11.15-12.00 Kafea
-
12.00-13.00 Uso de la tecnología basada en el CBCT (escáner de haz cónico) para la realización de prótesis sobre implantes
- Jorge Calvo de Mora, Medikuntzan doktorea
-
15.30-16.15 100% Digital. Ahora sí
- Luis Cuadrado de Vicente, medikua eta UDIMAkoOdontologiako programen zuzendaria
-
16.15-17.00 Eficiencia de la planificación y colocación de implantes asistida por ordenador
- Manuel Sancho Puchades, Dental Degree (DMD) Assistant at the Department of Fixed and Removable Prosthodontics and Dental Material Sciences
- 17.00-17.30 Kafea
-
17.30-18.15 La revolución de la odontología 3D. La Implantología Digital: precisa, rápida y cómoda, y de fácil aceptación por los pacientes
- Ricardo López Carmona, SEIko kidea eta SOCEko idazkari eta kide fundatzailea
-
18.15-18.45 Cuando la patología peririmplantaria no es periimplantitis
- José Manuel Aguirre, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologiako doktorea
-
18.45-19.30 Lazos digitales, clínica laboratorio
- David García, hortz protesietan teknikari espezialista Valentzian
- 19.30 Itxiera