euskaraespañol

Eguneko irudia

"Aulki hutsak", heriotzaren osteko dolu garaiari buruzko filma

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/04 Noiz arte: 2015/01/19, 19:00 - 12:09

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 4, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3.  Bilbo) Aulki hutsak filma ikusi ahal izango da Morir y vivir: el lugar del duelo jardunaldiaren baitan. Iñaki Peña medikuak zuzendutako Aulki hutsak filma (gaztelerako bertsioa emango da oraingoan) aitzakia izango da heriotzaren osteko dolu garaiari buruz hitz egiteko. Dokumentalak une gogor hori iragaten ari diren lagunen testigantzak jasotzen ditu. Sarrera doako, lekua bete arte.

Osakidetzan gaixo larriekin lan egin eta filma zuzendu duen Iñaki Peñak gidatuko du ondoren izango den solasaldia. Orokorrean, gizartean ez da gai horiei buruz hitz egiten, eta jardunaldi honek pertsona orori eragiten dion egoera horri buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi du.