-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Biblioteka ikusezina
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/26 Noiz arte: 2014/06/27, 08:00 - 08:00
![](https://ehu.eus/documents/10136/3843615/Catalogo+1.jpg/3c300c1e-cd4d-46d1-961a-c15b31a51ead?t=1417526967000)
Deskribapena
Ekainak amaitu bitartean, Arabako Campuseko bibliotekak (Nieves Cano K. 33) antzinako kartografiako mapa faksimileen erakusketa hartuko du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Koldo Mitxelena bibliotekaren funtsak bertatik bertara ezagutzeko aukera berri bat.
Aspalditxotik hona, Arabako Campuseko bibliotekak hainbat erakusketa egin du unibertsitateko kideei eta, oro har, herritarrei bere funtsak ezagutarazteko.
Oraingo honetan eta, arabar campuseko unibertsitate pabilioian 'Arabako historia mapen bitartez' erakusketa egin berria aprobetxatuz, antzinako mapen faksimile batzuk erakusten dira, biziki interesgarriak, edertasun eta originaltasunarengatik ez ezik, beren balio historikoarengatik.
Interesik lukeen edonor gerturatu ahal da biblioteka ikusezin honetara, astelehenetik ostiralera 8.00etatik 21.00etara, etenik gabe, eta larunbatetan 9.00etan hasi eta 14.00ak bitartean.