Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen itxiera
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/29 Noiz arte: 2015/01/19, 18:00 - 12:56
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 29, 18.00etan, Letren fakultateko Areto Nagusian egingo da Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamargarren promozioko 11 ikasle gizonezkori eta 28 andrazkori, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.
Ekitaldiaren buru Javier Garaizar izango da, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, eta mahaiburutzan Fernando Aránguiz, Vital Kutxako presidentea; Iciar Lamarain, Arabako foru-diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; eta Luis Garagalza, Esperientzia Geletako zuzendaria izango ditu.