"ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren irudiaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19, 10:30 - 15:09
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/3843615/0arteshoplogo.jpg/0f1ca6b3-2303-47d7-a277-1a9bb1471c24?t=1421680174000)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 22, 10:30etan, Bilboko Udaletxeko prentsa-aretoan, "ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren laugarren edizioko irudia aurkeztuko da. Bilboko Udala da antolatzailea, Bilbao Ekintzaren bitartez, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren lankidetzarekin. Ekainaren 5etik 15era bitartean egingo da ARTESHOP 2014.
Ekimen berritzaile honi esker, artea eta merkataritza harmonizatzen dira, gizarte-interes berean eta eremu fisiko berean: Bilboko hirian. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 75 ikaslek hartuko dute parte, gure hiriko 75 saltokitarako artelanak berariaz diseinatuz.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Marta Ajuria, Bilboko Udaleko Merkataritza eta Turismo Saileko zinegotzi ordezkaria.
- Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
- Juan Zapater, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria.