euskaraespañol

Eguneko irudia

Helena Matute, katedradunak "Kaixo robot, lagunduko al didazu hau egiten?" mahai-ingurua eskainiko du Zientziatekan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/20 Noiz arte: 2015/01/19, 19:00 - 15:23

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bihar asteartea, maiatzak 20, 19:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Helena Matutek, Deusto Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedradunak"Kaixo robot, lagunduko al didazu hau egiten?" izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Gero eta robot gehiago dago, eta haiek egin ditzaketen jarduerak ere gero eta gehiago dira. Baina, ez gara ohartzen nolakoak izatea, nolako nortasuna edukitzea, nolako etika nahi diegun sartu haien burmuin robotikoetan, edo halako erabakiak nork hartu behar dituen gure esku dagoela.

Zientziatekaren hurrengo edizioan hitz egingo duten kontuen artean, bat izango da, ez dugula bakarrik robotikaren alderdi teknologietan pentsatu behar, eta azalduko dira honen inguruan burutzen ari diren ikerkuntzak, hala nola,  robotekin ditugun harremanak, haiekin lankidetza ongi noiz burutzen dugun eta haiek gure ahuleziei onura noiz atera dezaketenari buruz.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA:Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere blogaren eta Facebookeko orriaren bitartez.