"Internet Eguna: olgetan ikasi" ekimena, Bizkaia Aretoan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/17 Noiz arte: 2015/01/20, 11:00 - 09:58
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Larunbatean, maiatzaren 17an, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Internet eguna ospatuko da, Internet eguna: olgetan ikasi ekimenaren bidez.
Etxeko txikienek nagusiek baino hobeto dakite telefono mugikorrean, tablet-ean edo ordenagailuan zein botoi ukitu Interneten sartzeko. Gaitasun bereziekin jaio direla dirudi. Aurreko belaunaldia telebista ikusten "hezi" bazen, oraingoa Interneteko pantailari begira jaio da. Teknologikoan aurrerapauso handiak eman badira, polemika biziak ere piztu dira gizartean Interneten erabilera egokiei buruz.
Unibertsitatean ikerketak ari dira egiten esparru honetan; horregatik, Internet Egunean Bizkaia Aretoaren ateak zabalik egongo dira txikienek eta euren familiartekoek aukera izan dezaten ordenagailuetan hainbat jarduera egiteko. Era berean horren gaineko hausnarketa egiteko aukera egongo da.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara arte, familiak hurbildu daitezke 3 urterik 14 urtera arteko umeekin. Gurasoei begira Interneteko segurtasunaren gaia jorratuko da. Horretarako, UPV/EHUko Bizkaiko Errektoreordetzako Kulturbasqueren eskutik bidea eman da Internet Euskadi Elkarteak eta Irakasleen Unibertsitate Eskolak monitoreak jartzeko umeekin jarduerak egiten Interneten egun horretan.
Eguneko jarduerak:
- Reciclanet elkartekoekin bat eginez, Internetera konexioa duten birziklaturiko 10 ekipo izango dira eskura. Jokoak izango dituzte prest.
- 3D inprimagailuen tailerra.
- Segurtasun tailerra sare sozialen inguruan eta nerabeen telefono mugikorren erabileraz (gurasoei begira) hausnarketa.
- Informazioa eskainiko da birziklaturiko ordenagailuak bertan erosteko. 40 eurotik aurrera erosi ahal izango dira.