euskaraespañol

Eguneko irudia

'Contando ballenas azules en el Antártico' Matematikak eguneroko bizitzan zikloko bigarren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/15 Noiz arte: 2015/01/20, 19:30 - 10:59

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Matematikak eguneroko bizitzan

Deskribapena

BIHAR osteguna, maiatzak 15, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4), Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Estatistika eta Ikerkuntza Operatibo Saileko katedraduna den Guadalupe Gomezek hitzaldia eskainiko du  Estatistika aparta da!: Contando ballenas azules en el Antártico izenburupean. "Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana" zikloaren bigarren hitzaldia izango da. Sarrera librea.

Hizlari katalana New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Estatistikan eta Bartzelonako Unibertsitateko matematiketan doktorea da. Gainera, hamar tesi zuzendu ditu; 50 ikerkuntza artikulu baino gehiago idatzi, baita hainbat liburu ere; ehun biltzar baino gehiagotan parte hartu du  eta horietako askoren batzorde zientifikoaren kidea da.

Hitzaldi ziklo hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Radio Euskadiren laguntzarekin.

Hurrengo astean zikloko azkeneko hitzaldia izango da:

Maiatzak 22, Medikuntza eta matematikak: "¿Hay un matemático debajo de esa bata?", Luca Gerardo-Giorda (BCAM).

Laburpena: Matematiken azken aplikazioek tradizioz diziplina honekin lotuta ez dauden fenomenoak azaltzen laguntzen dute. Hain zuzen, ikusmin handia piztu dute matematika kardiobaskularrek, hau da, bihotza eta fluxu hemodinamikoak ikertzen duen diziplina. Konputazio zientifikoek sostengua eman die zientzia kardiobaskularraren arloko ikerketei orain dela hiru hamarkadatik, eta irudi medikoetatik abiatuta berreraikitako domeinu konputazional errealak estandar bihurtu dira komunitatean.