euskaraespañol

Eguneko irudia

Jose Antonio Rodriguez irakasleak 'Legamia 2.0: genoma sintetikoen garapenean egindako aurrerapenak' mahai-ingurua eskainiko du Zientziatekan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/14 Noiz arte: 2015/01/20, 19:00 - 12:06

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bihar asteazkena, maiatzak 14, 19:00etan, AlhondigaBilboko Bastida (-2 solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), José Antonio Rodríguezek, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalia Fisiologia departamentuko irakasleak Legamia 2.0: genoma sintetikoen garapenean egindako aurrerapenak izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Bioteknologia arloan egindako azken aurrerapausoek bakterioen genoma osoak sintetizatzea ahalbidetu dute. Gainera, duela gutxi gertatu den legamiaren lehenengo kromosoma artifizialaren sorrera aurrerapauso handia da izaki konplexuago baten genoma sintetiko osoa lortzeko.

Zientziatekaren hurrengo edizioan legamiaren lehen kromosoma honen sintesia lortu duten aurrerapausoak aurkeztuko dira, eta baita genoma sintetiko konplexuak sortzeak dakartzan erronkak eta ondorioak ere.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere blogaren eta Facebookeko orriaren bitartez.